Herrian, lo egiteko ordua zen, eta etxeen gehiengoa ixiltasunez zeuden. Ia ia herriaren inguruetan, etxe zahar bat izan zen, mediku arraroa bizi omen zen. Baina, bat-batean, iluntasunaz baliatuz, atea ireki zen, itxura iluna agertu zen eta herriatik hurbil zegoen basora itzuri zen. Auzokide batek, gauera ateratzean ikusi, ixil ixilik jarraitu zuen. Ohianaren agerrune batera ailegatzean, medikua makurtuta ikusi zuen, zerbait arraroa egiten, eta berarengana etortzen zela ikusi zuelarik, sasi artean eskutatu zen. Medikua joan ondoren, zegoen lekuraino abiatu zen eta orraztoki bat aurkitu zuen sasien artean. Bertan utzi zuen eta bere etxera iritsi zen. Biharamunean, medikua baino lehen altxatu zen eta agerrune hartara abiatu zen. Orraztokia hartu eta bere poltsikoan sartu zuen. Etxean jadanik, medikua etxetik ateratzen zela nabaritu zuen eta orraztoki bila ere joaten zela argiro ikusi zuen. Orduan, poltsikotik zera hori atera eta aztertu zuen, eta ez zuen ezer ikusi. Baina begietara hurbiltzerakoan, gixon batzuk barruan agitatzen zirela bereizi zuen. Harrituta, mahairen gainean ontzia ireki zuen eta bertatik hiru gixonak atera ziren. Tente jarri ziren eta ahotsatxo batekin esan zioten:
– Kaixo, maisua, Mamurrak gara eta zuk agin dezazuna egingo dugu.
Gizonak, ikusten ari zena ezin zuen sinistu, eta ahots dardartsuarekin orraztokiren barrura itzultzea eskatu zien. Ondoren, lehiora agertu zen eta medikua haserre eta presaka ikusi zuen. Ez zekielarik zer egin, bere burkoren azpian orrraztokia gorde zuen eta lanera joan zen.
Bi egun pasatu ziren eta Deunoro, honela deitzen zen gizona, bere gorputzan mina sentitzen hasi zen. Min hura nondik zetorren ezin zuen zehaztu eta medikuarengana joatea pentsatu zuen baina beldurra zeukan eta zerarekin jarraitu zuen. Baina hiru egunen buruan, mina pairaezina egin zitzaion eta medikua bisitatzea erabaki zuen.
Konsultara sartzerakoan, inor ez zegoen eta medikuak berehala jaso zuen. Beste gelara pasa zuen eta zer pasatzen zen galdetu zion. Honek, Deunororen kasua entzutean, begiak ireki zitzaizkion eta aulkiatik altxatu zen, Deunorori itxoiteko esan zion eta ate batetik desagertu zen. Deunorok lehioren apalaren gainean okertuta argizari piztu bat ikusi zuen eta medikuak dena zekiela konturatu zen. Agudo, argizaria hartu zuen eta hartatik ihes egin zuen, bere etxera korrika itzuli zen eta orraztokia hartzera zihoan baina gelan sartzean ohearen gainean ikusi zuen, burkoa, bere lumak oilarra bihurtu izan zen, eta desafioz begiratzen zuen ohetik. Bururatu zitzaion lehenengo gauza, eskuetan zeraman argizariarekin sua ematea zen, eta hori egin zuen. Burkoa zolitasunarekin izeki zen, ohiu urragarri bat entzuten zen batera. Honi kaso egin gabe, orraztokia hartu zuen eta presaka atera zen.
Bitartean, medikua ukendu bat prestatzen ari zen baina Deunorori ihes egiten entzutean, bere atzetik atera zen, baina non bizi zen ez zekielarik, bere etxera ailegatzean, jada berandu zen. Orduan, etxera itzuli eta gela batetan itxi zen, konjuro bat egiteko.
Gaua erortzear zegoen, eta Deunoro basoan zehar nora ezean zebilen, nahasia eta nekatuta, ez zekien zer pentsatu eta azkenean, lotan geratu zen, suhaitzpean. Beranduago, asaldatuta esnatu zen, zerbait entzun zuelako. Poliki, poliki altxatu zen eta ixilik geratu zen. Bat-batean irrintzi bat urruntasunean entzun zen. Zirgitaldi batek gorputza zeharkatu zion. Ibiltzen hasi zen, kauteloski, eta pausu batzuk ematerakoan, berriro entzun zuen ohiua. Izututa, korrika hasi zen, eta aitz handia bat inguratzerakoan…hala Jainkoa! Haize bolada batek lurrera bultzatu zuen, lurretik ikaragarrizko espektro bat, aker beltz itxurakoa agertu zen bitartean, esaten:
– «Eune eunezkoontzat eta gaue Gauekoontzat«.
Deunoro harrituta geratu zen, baina arinki erreakzionatu zuen eta poltsikotik orraskia ateratzen, ireki ta Mamurrei agindu zien:
– Lagun nazazue!
Eta gixon txikiak jira-birak ematera hasi ziren, sorginaizetxo bat formatu arte, eta erdian, ahulki, aizkor itxura bat bereizi ahal izan zen. Sorginaizea desagertzerakoan, Deunorok aizkora hartu zuen eta harrizkoa zela konturatu zen, etsaiaren parean jarri zen eta defendatzeko prestatu zen. Orduan, Gaueko aurrera jauzi zen ahutzak irekitzen eta bere hortz zorrotzak erakusten, baina Deunoro bere bidetik kendu zen eta eraso itzurtzea lortu zuen. Gauekoren arduragabetasunaz baliatuz, aizkorakada jo zuen, baina indarrarik gabe, soilik marruskatzea lortu zuen. Nahiz eta Gauekoren zauria txikia zen, kriston mina ekoitzi zuen eta amorratuki biratu zen, atzaparkada bat emanez, Deunoro haizetik zehar bidali zuen. Metro batzuk aurretik erori zen, eta begirada altxatzerakoan, mamua berarengana korrika ikusi zuen, baina altxatzera joaterakoan, ezin zuela mugitu konturatu zen. Etsi-etsian aizkora bilatu zuen eta bere eskubialdean zegoen, aizkolgidertik hartu zuen eta bere indar osoz Gauekorengana jaurtiki zuen, bere paparran iltzatuz. Kriston durrunda entzun zen, tximista bat ondoan erortzen bitartean lurra ireki zen, Gaueko erdibitu zen eta haragizko forma gizonezko itxura bere barrutik lurrera erori zen. Deunoro hurbildu zen eta medikua zela ikusi zuen.
Lur jota etxera itzuli zen eta bere zauriak sendatu zituen, nahiz eta herrian beste medikua bazegoen, medikuarengana egundaino ez da itzuli.